miércoles, 16 de enero de 2008

Makilen dantza




Joko kooperatibo hau, dantza erabiltzen du bi pertsonen arteko kooperazioa lantzeko. Bariante asko ditu, jende askok arrautzak erabiltzen ditu makilak erabili beharrean eta bekokian jartzen dituzte zailtasun handiagoa izateko. Joko dibertigarria da eta adin guztietarako gainera.

Goazen dantzantzera (vamos a bailar)




Izena esaten duen bezala, hau dantza bat da. Eginbeharrko guztia abestia esaten duena egintea da azkeneko jokoan bezala. Umeekin erabiltzen da gehienetan, baina baita pertsona helduekin ere hasierako lotsak kentzeko

Maite zaitut (yo te quiro)





Maite zaitut, kooperazio eta estimu jokoa da. Normalean, bideoan ikusten dugun moduan, umeekin erabiltzen da. Egin beharreko guztia abestia esaten duena da. Ez dauka misterio gehiagorik.




Oraingoan aukeratutako joko hau nahiko arriskutsua izan arren ondo egiten bada esperientzia moduan joko bikaina da nire ustez. Izen ugari ditu: Caida libre, La colcha… Penduluarena bezala, joko kooperatiboa eta konfiantzazko joko da. Nik ikusten diodan arazo bakarra, nire esperientzietan oinarrituta, bakoitzak duen konplexuak dira. Askotan potoloak diren pertsonak adibidez deseroso sentitzen direlako.

El cienpies (video)




Bideoan “Cienpies” deitutako joko kooperatibo hau, lotsa kentzeko eta taldekideen artean kontaktu fisikoa egoten hasteko erabiltzen da gehienbat talde ezezagun baterekin lan egiten hasteko (monitore kurtsotan, udalekuetan…). Jokoa ez da batere berezia, taldea suge baten modura lotzen da eta pixkanaka-pixkanaka kiribildu egin behar da gero askatzeko. Nahiz eta joko sinplea izan oso erabilgarria da.

Penduloaren jokoa

Behean dugun bideo honetan penduluaren jokoa agertzen da. Joko hau, joko kooperatiboa eta konfiantzazko jokoa da. Bideoan hirunaka jolasten dute, baina nire ustez dibertigarriagoa da taldeka jolastea. Borobil bat egingo zen penduluaren inguruan horrela ez da soilik aurrera eta atzera mugituko eta jauzteko sentsazioak handiagoak izango dira.

lunes, 14 de enero de 2008

domingo, 13 de enero de 2008

Jolas kooperatiboak eta euren aukerak

Zenbait jokok indibidualismoa, sexismoa, intolerantzia, arrazakeria, xenofobia, jarrera berdintzaileak, men egiteko jokabideak... sustatzen dituzte. Jolasa ez da neutrala.
Motibazioa bultzatzen bada, taldearen helburuak estimulagarriak izango dira parte-hartzaile guztientzat, inplikatu egingo dira eta euren indibidualtasuna erakutsiko dute. Horiek horrela, jokoa oso positiboa da, pertsona solidarioak, bidezkoak eta konprometituak garatzeko orduan.
Jolas kooperatiboak jolasak eurak dira, eta edozein hezkuntza-balioa euren egituran gertatzen da. Jolastu nahi duen taldearen edozein une ebolutibotarako jolas kooperatiboak daude: baretzeko jolasak (energiak askatzeko, barre egiteko, gehiago dibertitzeko, lasaitzeko edo gustura sentitzeko), aurkezpenerako eta ezagutzarako jolasak (gainerakoak errazago ezagutzeko), konfi antza/baieztapenerako jolasak (buru-estimua eta taldearekiko
konfi antza sendotzeko), komunikaziorako jolasak (komunikaziorako trebetasunak garatzeko edo hobetzeko), gatazkak konpontzeko jolasak (egoera zailei aurre egitean bide berrien bilaketarako sormena edukitzeko, gainerakoenganako enpatia sentitzeko)...


1. Ezaugarri orokorrak:

• Taldean jolastean, helburua bateratua denez, guztiek irabazten dute edo guztiek galtzen dute.

• Barruan egotea sustatzen dute eta, ez, kanpoan egotea.

• Aurkaria ez da taldekoa.

• Arauek elkarrekiko laguntza eta lankidetza onartu behar dituzte, inor egitera behartu gabe.

• Oso lagungarriak dira, erabakiak hartzen, negoziatzen eta gatazkak konpontzen ikasteko orduan.

• Sarritan, arauak jokalarien adinaren edo kopuruaren arabera aldatu daitezkeenez, joko beraren aldagai
desberdinak egon daitezke.


2. Jolas eta kirol kooperatiboek sustatutako balioak:

Lehen esan dugunez, jokoa balioen eskola da berez. Jokoaren egituran, edukietan, arauetan, egikeran, helburuetan eta helburuok garatzeko moduan, zenbait balio agertuko dira, eta dibertsioaren ontasunaren zein garrantzia kentzeko xalotasunaren bitartez baino ez dugu lortuko erabakigarriak ez izatea.
Elkartasuna eratzeko orduan, jolas kooperatiboek oinarrizko zenbait balio sustatzen dituzte:

• Integrazioaren balioa, bazterketaren aldean. Horiek horrela, partaidetza handiagoa izango dugu taldearen barruan.

• Entzuketaren eta komunikazioaren balioa, erabakiak hartzeko, negoziatzeko, estrategiak bilatzeko... prozesuen bidez.

• Euren buruarenganako baieztapenaren balioa. Norberaren eta taldearen onarpena, pertsona bakoitzak taldelanean duen ekarpenari begira.

• Sormenaren eta irudimenaren balioa. Osagai bi horien bitartez, erronkari aurre egingo diogu, jokoaren arauak aldatuko ditugu, ekarpen berriak egingo ditugu taldean jolasten jarraitzeko eta aberasteko...
Horiek horrela, aukera ludiko kooperatiboak pertsonen askatasunean sakontzen du, eta honako egoera hau
sorrarazten du:

• Ez dago lehiarik: pertsonak ez dira lehiatu behar, ez dutelako sentitzen jokoan gainerakoak gainditu behar dituztenik, azken batean euren laguntza behar dutelako.

• Sortzeko askatasuna daukate: berehalako emaitzak lortzeko presio psikologikorik ez dutenez, giroa lasaiagoa da eta sortzeko prest daude.

• Ez dago bazterketarik: jolas kooperatiboetan, ez da inor kanporatzen erratu egin duelako edo asmatu ez duelako.

• Ez dago erasorik: pertsonen arteko lehiarik ez dagoenez, gizarte-giroa positiboa da, eta ez dago jokabide oldarkor eta hondagarrietarako lekurik.

Hezteko jolasak

Ohiko pedagogiak ez du jolasa ontzat hartu, hezkuntza eta jolasa bateragarriak ez omen zirelako. Gaur egun, ordea, denok dakigu umeek jolastuz ikasten dutela, bizitza bera etengabeko joko bihurtzen dutelako. Horrela, bada, jarduera ludiko hori osagai metodologiko egokia da, neska-mutilak behar den moduan prestatzeko. “Jolastea
ez da ikastea eta lan egitea, baina jolastuz, umeek inguruko gizarte-mundua ulertzen ikasten dute” (Ortega, 1990).
Horiek horrela, jarduera ludiko hori baliabide pedagogikoa ere izango da, eta, beste zenbait jarduera edo diziplina artistikorekin batera, neska-mutilen nortasun sortzailea, soziala, emozionala, motriza eta intelektuala aberasten du. Beraz, euren hezkuntza sustatzen da. Jokoak ohiturak eta gizarte-jokabideak igorri eta dinamizatu egiten ditu, eta funtsezkoa izan daiteke gaztetxoak bizitzarako bete-betean prestatu ahal izateko. “Oso egokia
izango litzateke hezkuntzaren helburu gorena zoriontasuna izatea, jokoaren zeregina lehentasunezkoa izango litzatekeelako” (Delgado, 1991)

www.edefundazioa.org (infor)

Jolasaren zergaitia

Sarrera honetan jolasari buruz hizt egingo dut, zehazki bere zergatiari buruz:


Etimologiari begira, “jokoa” hitza latineko “iocus” berbatik dator, eta dibertsioa, grazia, txantxa, denbora-pasa... esan nahi du. Atsegin-iturri dibertigarria da, eta, oro har, jarduera kitzikagarria, askatzailea eta arbitrarioa ere bada. Modu berean, “jokatu” (latinetiko “iocari”) hitzak entretenitzeko edo dibertitzeko asmoz zerbait alaitasunez
egitea esan nahi du.
Jolasa oinarrizko osagaia da, eta euren harremanetan zein bizipenetan azaltzen diren egoerei arrakastaz aurre egiten laguntzen die gaztetxoei. Horrez gain, norberaren hobekuntza sustatzen du, zenbait inguruabar eta egoeratan behar den moduan eta atseginez moldatu ahal izateko.
Umeentzat, jarduera ludikoa oinarrizko alderdia da euren jokabidea eratzeko orduan, jolasean bertan subjektuek benetan diren moduan jokatzen dutelako, naturaltasunez eta berez agertzen dituztela euren ideiak... Une horretan, hain zuzen ere, hezitzaileek hobeto jakin dezakete nolakoak diren umeak. Hori dela eta, ezinbestekoa da
parte-hartzaile bakoitza jokoan nola moldatzen den zehatz-mehatz aztertzea.
Labur-labur esanda, honako hauexek dira jolasaren oinarrizko helburuak: dibertitzea, elkar ezagutzea, harremanak ezartzea, gainerakoei laguntzea eta elkarrekin lan egitea.
Egindako zenbait azterlanen arabera, jolasa “umeen bizitzako funtsezko osagaietakoa da euren garapen fi siko, emozional eta intelektualari begira”. Onarpenerako, lankidetzarako, laguntzarako eta, azken batean, elkarlanerako
jokoa bultzatzen badugu, pertsona edo pertsona-taldea ez ezik, bidezko giro solidarioa ere eratuko dugu. Orlicken esanetan (1990), “jolasa gizarte-ikaskuntza positiborako baliabide ezin hobea da, naturala, aktiboa eta oso motibagarria delako ume gehienentzat. Jokoetan, pertsonek etengabe esku behar dute ekintzaren, erantzunaren,
sentsazioen eta saiakuntzaren arloko prozesuetan. Nolanahi ere, larregizko lehia, besteenganako eraso fi sikoa, engainuak eta joko zikina sarituta umeen jokoa desitxuratzen badugu, euren bizitza desitxuratuko dugu.”
Gaztetxoek euren bizitzako lehen urte horietan eskuratzen dituzten sentipenek, bizipenek eta ikaskuntzek zeresan handia edukiko dute euren eguneroko izaeran, jokabidean eta jarreran. Hori dela eta, oso garrantzitsua da jokoan umeentzako ahalik eta prestakuntza-aukera gehien agertzea. Oso garrantzizkoa da sormena, afektibotasuna, motrizitatea, jarrera eta alderdi soziala sustatzea, ume parte-hartzaileen erabateko garapena lortu ahal izateko.