domingo, 13 de enero de 2008

Jolas kooperatiboak eta euren aukerak

Zenbait jokok indibidualismoa, sexismoa, intolerantzia, arrazakeria, xenofobia, jarrera berdintzaileak, men egiteko jokabideak... sustatzen dituzte. Jolasa ez da neutrala.
Motibazioa bultzatzen bada, taldearen helburuak estimulagarriak izango dira parte-hartzaile guztientzat, inplikatu egingo dira eta euren indibidualtasuna erakutsiko dute. Horiek horrela, jokoa oso positiboa da, pertsona solidarioak, bidezkoak eta konprometituak garatzeko orduan.
Jolas kooperatiboak jolasak eurak dira, eta edozein hezkuntza-balioa euren egituran gertatzen da. Jolastu nahi duen taldearen edozein une ebolutibotarako jolas kooperatiboak daude: baretzeko jolasak (energiak askatzeko, barre egiteko, gehiago dibertitzeko, lasaitzeko edo gustura sentitzeko), aurkezpenerako eta ezagutzarako jolasak (gainerakoak errazago ezagutzeko), konfi antza/baieztapenerako jolasak (buru-estimua eta taldearekiko
konfi antza sendotzeko), komunikaziorako jolasak (komunikaziorako trebetasunak garatzeko edo hobetzeko), gatazkak konpontzeko jolasak (egoera zailei aurre egitean bide berrien bilaketarako sormena edukitzeko, gainerakoenganako enpatia sentitzeko)...


1. Ezaugarri orokorrak:

• Taldean jolastean, helburua bateratua denez, guztiek irabazten dute edo guztiek galtzen dute.

• Barruan egotea sustatzen dute eta, ez, kanpoan egotea.

• Aurkaria ez da taldekoa.

• Arauek elkarrekiko laguntza eta lankidetza onartu behar dituzte, inor egitera behartu gabe.

• Oso lagungarriak dira, erabakiak hartzen, negoziatzen eta gatazkak konpontzen ikasteko orduan.

• Sarritan, arauak jokalarien adinaren edo kopuruaren arabera aldatu daitezkeenez, joko beraren aldagai
desberdinak egon daitezke.


2. Jolas eta kirol kooperatiboek sustatutako balioak:

Lehen esan dugunez, jokoa balioen eskola da berez. Jokoaren egituran, edukietan, arauetan, egikeran, helburuetan eta helburuok garatzeko moduan, zenbait balio agertuko dira, eta dibertsioaren ontasunaren zein garrantzia kentzeko xalotasunaren bitartez baino ez dugu lortuko erabakigarriak ez izatea.
Elkartasuna eratzeko orduan, jolas kooperatiboek oinarrizko zenbait balio sustatzen dituzte:

• Integrazioaren balioa, bazterketaren aldean. Horiek horrela, partaidetza handiagoa izango dugu taldearen barruan.

• Entzuketaren eta komunikazioaren balioa, erabakiak hartzeko, negoziatzeko, estrategiak bilatzeko... prozesuen bidez.

• Euren buruarenganako baieztapenaren balioa. Norberaren eta taldearen onarpena, pertsona bakoitzak taldelanean duen ekarpenari begira.

• Sormenaren eta irudimenaren balioa. Osagai bi horien bitartez, erronkari aurre egingo diogu, jokoaren arauak aldatuko ditugu, ekarpen berriak egingo ditugu taldean jolasten jarraitzeko eta aberasteko...
Horiek horrela, aukera ludiko kooperatiboak pertsonen askatasunean sakontzen du, eta honako egoera hau
sorrarazten du:

• Ez dago lehiarik: pertsonak ez dira lehiatu behar, ez dutelako sentitzen jokoan gainerakoak gainditu behar dituztenik, azken batean euren laguntza behar dutelako.

• Sortzeko askatasuna daukate: berehalako emaitzak lortzeko presio psikologikorik ez dutenez, giroa lasaiagoa da eta sortzeko prest daude.

• Ez dago bazterketarik: jolas kooperatiboetan, ez da inor kanporatzen erratu egin duelako edo asmatu ez duelako.

• Ez dago erasorik: pertsonen arteko lehiarik ez dagoenez, gizarte-giroa positiboa da, eta ez dago jokabide oldarkor eta hondagarrietarako lekurik.

No hay comentarios: