Sarrera honetan jolasari buruz hizt egingo dut, zehazki bere zergatiari buruz:
Etimologiari begira, “jokoa” hitza latineko “iocus” berbatik dator, eta dibertsioa, grazia, txantxa, denbora-pasa... esan nahi du. Atsegin-iturri dibertigarria da, eta, oro har, jarduera kitzikagarria, askatzailea eta arbitrarioa ere bada. Modu berean, “jokatu” (latinetiko “iocari”) hitzak entretenitzeko edo dibertitzeko asmoz zerbait alaitasunez
egitea esan nahi du.
Jolasa oinarrizko osagaia da, eta euren harremanetan zein bizipenetan azaltzen diren egoerei arrakastaz aurre egiten laguntzen die gaztetxoei. Horrez gain, norberaren hobekuntza sustatzen du, zenbait inguruabar eta egoeratan behar den moduan eta atseginez moldatu ahal izateko.
Umeentzat, jarduera ludikoa oinarrizko alderdia da euren jokabidea eratzeko orduan, jolasean bertan subjektuek benetan diren moduan jokatzen dutelako, naturaltasunez eta berez agertzen dituztela euren ideiak... Une horretan, hain zuzen ere, hezitzaileek hobeto jakin dezakete nolakoak diren umeak. Hori dela eta, ezinbestekoa da
parte-hartzaile bakoitza jokoan nola moldatzen den zehatz-mehatz aztertzea.
Labur-labur esanda, honako hauexek dira jolasaren oinarrizko helburuak: dibertitzea, elkar ezagutzea, harremanak ezartzea, gainerakoei laguntzea eta elkarrekin lan egitea.
Egindako zenbait azterlanen arabera, jolasa “umeen bizitzako funtsezko osagaietakoa da euren garapen fi siko, emozional eta intelektualari begira”. Onarpenerako, lankidetzarako, laguntzarako eta, azken batean, elkarlanerako
jokoa bultzatzen badugu, pertsona edo pertsona-taldea ez ezik, bidezko giro solidarioa ere eratuko dugu. Orlicken esanetan (1990), “jolasa gizarte-ikaskuntza positiborako baliabide ezin hobea da, naturala, aktiboa eta oso motibagarria delako ume gehienentzat. Jokoetan, pertsonek etengabe esku behar dute ekintzaren, erantzunaren,
sentsazioen eta saiakuntzaren arloko prozesuetan. Nolanahi ere, larregizko lehia, besteenganako eraso fi sikoa, engainuak eta joko zikina sarituta umeen jokoa desitxuratzen badugu, euren bizitza desitxuratuko dugu.”
Gaztetxoek euren bizitzako lehen urte horietan eskuratzen dituzten sentipenek, bizipenek eta ikaskuntzek zeresan handia edukiko dute euren eguneroko izaeran, jokabidean eta jarreran. Hori dela eta, oso garrantzitsua da jokoan umeentzako ahalik eta prestakuntza-aukera gehien agertzea. Oso garrantzizkoa da sormena, afektibotasuna, motrizitatea, jarrera eta alderdi soziala sustatzea, ume parte-hartzaileen erabateko garapena lortu ahal izateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario